25 partaide izan ditu, aurten, Berrizko pintura lehiaketak

Itsaso Esteban 2017ko mai. 17a, 12:30
Carlos Espigaren margolanak jaso du lehenengo saria.

Kaleko pintura lehiaketaren XVIII. edizioan parte hartu zuten 25 artistak herriko hainbat txokotan ibili ziren, zapatuan, Berrizko paisaiak euren koadroetan jasotzen. Urterik urte gora doa partaide kopurua, eta, aurten, Burgostik edo Asturiastik etorritako margolariek ere parte hartu dute.

 

Carlos Espiga margolariak irabazi zuen lehiaketako sari nagusia, epaimahaiak hala erabakita. Bigarren saria Fernando Uretari eman zioten, eta Eduardo Alsasuari hirugarrena. Margolari berriztar batek egindako lanik onenaren saria, bestalde, lehiaketa honetan hainbat sari jasotakoa den Txomin Pinillari eman zioten. 

Zapatu arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia, eta Kultur Etxean daude ikusgai aurkezturiko lanak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!