'Barro rojo' antzezlana, Kultur Etxeko lehenengo seihilekoa ixteko

Itsaso Esteban 2017ko mai. 16a, 09:00

Maiatzaren 17an, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren kontrako nazioarteko egunean, izango da Javier Liñera aktorearen antzerki emanaldia, Berrizen. Kultur etxe barrurako ikasturte honetan programatu dituzten emanaldietatik azkena izango da gay eta lesbianek kontzentrazio-esparruetan eta Frankismoko kartzeletan bizi zutenari buruzkoa.

Bere historia eta bere osabarena kontatzen ditu Javier Liñera aktoreak, Daniela Molinak eta Linda Wisek zuzentzen duten antzezlan honetan. Homosexuala zen protagonistaren osaba, eta Alemaniako kontzentrazio-esparruetan eta Francoren kartzeletan egotera zigortu zuten bere orientazio sexualagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!