Jon Basaguren bere gitarragaz, Berrizen

Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek bakarka joko du, gaur, Berrizko Kultur Etxean. Tren Geltokiko Musikariak zikloaren barruko bigarren hitzordua izango da Basagurenena. Musikari gasteiztarraren ahotsa eta bere gitarraren doinua izango dira emanaldiaren muina.

Basagurenen kantuak sorrerako modu soilean entzuteko aukera izango da datorren eguaztenean Berrizko Kultur Etxean eskainiko dutena; Izaki Gardenak taldeko kideen parte-hartzeagaz osatu aurreko Basagurenen konposizioak ezagutzekoa.

Musikari euskaldun biren emanaldiekin abiatu da Berrizko Tren Geltokiko Musikariak zikloa: Ekizagaz eta Basagurenegaz. Zikloaren barruko beste hiru kontzertuak, aldiz, euskal musika eszenatik haratagokoak izango dira. Maiatzaren 22an, Portugalgo First Breath After Coma taldeak joko du, Jardin de la Croix madrildarrek azaroaren 4an, eta Astralia kataluniarrek azaroaren 11n.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.