Ekiza bakarlariak joko du, eguaztenean, Berrizko Kultur Etxean

Itsaso Esteban 2017ko api. 27a, 10:00

Berrizko Kultur Etxeko Tren Geltokiko Musikariak zikloa zabalduko du Jurgi Ekiza musikari baionarrak, maiatzaren 3an, 21:00etan. Bere gitarragaz, ahotsagaz eta looperagaz arituko da Willis Drummond taldeko kide lapurtarra, duela urtebete abiatu zuen bakarkako proiektua aurkezten. 

Maiatzean eta azaroan beste bi kontzertu ekarriko ditu Tren Geltokiko Musikariak zikloak Berrizera: Jon Basaguren arituko da maiatzaren 10ean, eta First Breath After Coma 22an. Honakoak izango dira azaroko bi emanaldiak: Jardin de la Croix taldeak joko du 4an, eta Astralia taldeak itxiko du aurtengo zikloa, 11n. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!