Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Gernikara joateko autobusa 7:00etan irtengo da Berriztik, eta Elorriotik eta Durangotik ere pasatuko da. Bestalde, mendi ibilaldia egiteko, hilaren 26a baino lehen izena eman beharko dela eta bazkaltzeko aukera ere egongo dela jakitera eman dute.