Udalak kaleratutako oinarrietan azaldu dutenez, adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete lehiaketan. Lanak apirilaren 28a baino lehen udal liburutegian aurkeztu beharko dira, eta kartel lehiaketako irabazlearen berri maiatzaren 19rako emango dutela jakinarazi dute. Irabazleak 400 euroko saria izango du.