Zapatu honetan, 17:00etan, San Antonio taldearen kontra jokatuko dute Berrizburun. Aurretik, 16:15ean, klubeko jokalari, bazkide eta gurasoak BBK parean geratu dira, futbol-zelaira elkarrekin kalejiran igotzeko. Klubeko ekipazioa edo kamiseta jantzita joateko deia egin dute.
Zelaira sartzerakoan, gerritik gora jantzi gorriren edo klubeko bereizgarriren bat daramanari zozketarako errifa bat erregalatuko diote. Partiduan zehar Berrizen aldeko abesti eta animo oihurik ez dela faltako ere aurreratu dute.