Belaunaldi ugaritako ume eta gazteek ikasi dute pilotan euregaz, baita profesionaletara heldu diren berriztarrek ere. Pilotalekuan ordu asko eman dituzte Felix eta Juanitok, beti pilota munduan murgilduta. Berrizek kirol honetan duen izena eurei esker ere bada neurri handi batean.