Dantza garaikidea gozagai, gaur, Berrizen

Itsaso Esteban 2016ko abe. 17a, 11:00

Gaur, 20:00etan hasiko den dantza emanaldiagaz emango du Berrizko Kultur Etxeak ikasturteko lehen hiruhileko programazioa amaitutzat. El cielo ahora obra eskainiko dute Natalia de Miguel, Pilar Andres, Olatz de Andres eta Isaak Erdoiza dantzariek. Abadiñarra da Erdoiza dantzaria.

Eragiten diguten gaiez jarduteko gizakiok sorturiko sistemak direla kontuan hartuta, mitoak gaurkotzeko aukerei buruz dihardu El cielo ahora obrak. Ikuskizunaren sortzaileen berbetan, “koreografia honek mugitzeko aukeragaz eta ezintasunagaz jokatzen du”. Eskultura eta margolanen bitartez, Perseoren mitoa irudikatzen dute: begiradaren bitartez jendea harri bihurtzeko daukan gaitasunagatik Ateneak Medusa hiltzera bidaltzen duen Perseorena, hain zuzen ere.

Mito klasikoek gaur egungo gizarte eta harremanekin duten lotura erakusten du dantza ikuskizunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!