Miren Amurizaren kopla hunkigarriak, Xabier aitari kantatuak

Anboto 2016ko eka. 20a, 15:53

Miren Amurizak kopla berriak abestu zituen barikuan, Plateruenean Xabier aitari eskerrak emateko ekitaldian. Bertsoa.eus atariak bideoan batu ditu bertso horiek.

Barikuko ekitaldiko une hunkigarrienetakoa izan zen Miren Amurizak aitari koplak kantatu zizkionekoa. Indarrez eta maitasunez kantatu zituen, alabaren azaletik.

Kopla horiez gainera, Xabierren Aita izena kanta beharrak bertso sorta ere abestu zuen Mirenek ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!