Igoerarik ez! lelopean elkartaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Zaldibarren eta Berrizen. Herri bietako EH Bilduko kideek deitu dituzte elkartaratzeak. Bi herrietan beraien desadostasuna adierazi dute euskotrenen tarifa berriengatik. Orain arte, Trañarekin batera egon diren zonaldetik atera dituzte bi herriak eta hemendik aurrera gehiago ordaindu beharko dute. Zaldibarko EH Bilduren hitzetan "tarifikazio berri honek ez du zentzurik".