Iñaki Lersundi, Lander Ibarluzea, Mikel Galartza eta Peru Vidal bertsolariekin batera, Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Beñat Romero zornotzarrak ere kantatuko dute domekako saioan.
Gaurko aukezpenean azaldu dutenez, guztira, 56 bertsolarik parte hartuko dute 9 saioko Udabarriko Fasean. Bertso saio horietan epaimahaiaren puntuaziorik altuena lortzen duten bertsolariak sailkatuko dira urrian hasiko den Udazkeneko Faserako. Ohi bezala, abenduan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala.
Formatu berria
Formatu berria izango du Bizkaiko Bertsolari Txapelketak, aurten. Orain arte eskualdeka kantatu izan dute bertsolariek txapelketaren lehenengo fasean, baina hemendik aurrera, izena ematen duten parte hartzaile guztiek kantatuko dute hasieratik elkarregaz.
Sarreren zozketa
ANBOTOk Berrizko bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu, apirilaren 7a baino lehen 688 635 041 telefonora mezua bidaltzen duten bertsozaleen artean.