Zinegoak jaialdiko sei film emango dituzte, bihar

Anboto 2016ko mar. 8a, 10:00

20:00etan hasiko da Zinegoak jaialdiko filmen emanaldia, Berrizko Kultur Etxean. Bilboko gaylesbotrans zinema jaialdiaren XIII. edizioko sei film emango dituzte.

Semeak, Aitona Mantangorria, A qui la faute?, Come home, De que lado me olhas? eta Garelako izenburukoak.

EAEn sorturikoak dira Garelako, Semeak eta Aitona Mantangorria film laburrak, eta Frantzia, Taiwan, AEBn eta Brasilen ekoitzirikoak, beste hiru lanak. Animaziozko Garelako filma kenduta, dramak dira gainontzekoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!