Aitor Bugallo txirrindulari ohia da goizaldean Trabakuan izan den istripuan hildakoa

Anboto 2016ko urt. 14a, 10:53

Bugalloren facebook perfileko albumetik jasotako argazkia.

[Eguneraketa] Goizeko 06:00etan B-633 errepidean, Berrizko bidegurutze parean, Trabakuako igoeran gertatu da istripua. Ertzaintzak azaldu duenez, Ford Focus eta Ford Mondeo markako bi kotxeren artean gertatu da istripua. Ondorioz, Ford Mondeoaren gidaria, 42 urteko gizonezko durangarra, hil egin da, eta beste autoko gidaria larri eroan dute Galdakaora. Geroago zabaldu da hildako gizona Aitor Bugallo txirrindulari ohia izan dela. 1996tik 1998ra Euskadi taldeagaz jardun zuen profesionaletan. Bizikleta munduagaz beti oso lotuta egon da Bugallo.

Osasun zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin. Beste autoko gidaria, 35 urteko mallabiarra, larri zaurituta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!