Euskarak 365 Egun

Arrierrekari buruzko bideoa aurkeztuko dute abenduaren 2an, Berrizko kultur etxean

Anboto 2015ko abe. 1a, 17:34

Arrierreka errekak garrantzia handia izan du Berrizen. Errekaren ibilbidean sortutako errota zaharrak irina egiteko, burdinolak, Bizkaiko lehen paper fabrika, zentral hidroelektrikoak...  Hamaika erabilera, beste horrenbeste ogibide, eta historia bizia daude Arrierrekaren inguruan. Horiek guztiak bideoan batu dituzte, eta bideoa abenduaren 2an aurkeztuko dute, Berrizko kultur etxean, 19:30ean. Bertaratzen direnei bideoaren kopia bana emango diete.

Euskararen Egunaren harira antolatu dute bideo proiekzio hori.

Abenduaren 3an bertan, Joseba Irazoki musikariaren kontzertua izango da, kultur etxean, 22:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!