Javier Ruiz de Larrinaga eta Lierni Lekuona onenak Berrizko ziklo-krosean

Anboto 2015ko aza. 30a, 11:18

Argazkia: www.ruizdelarrinaga.com

Berrizko proban Bizkaiko txapelketa ere jokatu zuten. Elite mailan Aitor Hernández eta Zaloa Trevillak jantzi zituzten txapelak. 23 urtez azpikoan Jon Munitxa abadiñarrak irabazi zuen lasterketa eta bera da Bizkaiko txapelduna.

Zapatuan zirkuitu irristakor eta lokaztuan lehiatu zuten Berrizko ziklo-kros probaren seigarren aldia. Gizonen elite mailan Javier Ruiz de Larrinagak eta Aitor Hernándezek lehia estua mantendu zuten aurreikusten zen moduan. Hernándezen eraso ahaleginei ondo eutsi zien amezagarrak eta ondoren bera izan zen aurrera izan zuena. Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen Berrizen. Hernández ermuarra izan zen lehen Bizkaitarra bigarren tokian eta bera da Bizkaiko txapelduna. Josep Betaluk osatu zuen podiuma.

Emakumeetan Bizkaia-Durango taldeko txirrindulariak nabarmendu ziren. Lierni Lekuonak minutu bi eta erdiko aldea atera zion Paula Lanz bigarren sailkatuari. Biak Bizkaia-Durango taldekoak dira. Azpimarratzekoa da Lekuonaren lana ziklo-krosean denboraldiko lehen lasterketa zuela kontuan hartuta. Zaloa Trevilla, hirugarren tokian, Bizkaiko txapeldun geratu zen.

Gizonen 23 urtez azpikoan Jon Munitxa (Eiser-Inforlur) nagusitu zen: lasterketa eta Bizkaiko txapela, biak abadiñarrarentzat. Jonathan Bilbao eta Ander Ibarguren izan zituen ezker-eskuin podiumean.

Lierni Lekuona podiumean:

 

ZIKLO-KROS PROBAKO IRABAZLEAK MAILAZ MAILA

Gizonen Elitea:

1- Javier Ruiz de Larrrinaga

2- Aitor Hernández

3- Josep Betalu

Gizonen 23 urtez azpikoa:

1- Jon Munitxa

2- Jonathan Bilbao

3- Ander Ibarguren

Emakumeen elite maila:

1- Lierni Lekuona

2- Paula Lanz

3- Zaloa Trevilla

 

Mutilen junior maila:

1- Julen Latorre

2- Xabier Murias

3- Gontzal Garcia

 

Mutilen kadete maila:

1- Jon Calvo

2- Ander Palacio

3- Aketza Arana

 

Nesken kadete maila:

1- Andere Basterra

2- Andrea Pérez

3- Garazi Erostarbe

 

Master 30:

1- Andoni Sánchez

2- Mikel Epalza

3- Ekaitz Barrainkua

 

Master 40:

1- Josu Isasi

2- Zigor Urain

3- Manuel Quintanilla

 

Master 50

1- Aitor Zabaleta

2- Arsenio González

3- Jokin Mugika

 

Master 60:

1- Jesus Maria Alzola

 

BIZKAIKO TXAPELDUNAK MAILAZ MAILA


Elite mailan:

- Emakumeetan: Zaloa Trevilla

- Gizonetan: Aitor Hernández


Emakumeen 23 urtez azpikoa:

- Emakumeetan: Enara Lopez

- Gizonetan: Jon Munitxa

Mutilen junior maila:

- Xabier Murias

Kadete mailan:

- Nesketan: Andere Basterra

- Mutilen lehen urtea: Mikel Agirrebeitia

- Mutilen bigarren urtea: Jon Calvo

Master 30:

- Mikel Epalza

Master 40:

- Manuel Quintanilla

Master 50 eta 60:

- Arsenio González

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!