Bartzelonako Berlinist boskotea gonbidatu dute Berrizen jotzera

Anboto 2015eko azaroaren 5a

Aurreko egunean Madrilen aritu ostean etorriko dira Berlinist taldeko bartzelonarrak, zapatuan, 20:00etatik aurrera, Berrizko kultur etxean jotzera. Taldekideek eurek azpimarratu dutenez, 2013an Landscapes diskoa kaleratu zutenetik, “atzetik jarraika” izan dute Berrizko kultur etxea, gonbidapenagaz.


The winter hexagon izena du bihar Berrizko kultur etxeko zuzenekoan eskainiko duten diskoak. Ambient, folk, elektronika eta pop musiken uztarketatik sorturiko hamar kanta biltzen ditu Berlinist taldearen disko horrek, eta zuzenean eskainiko dituzte, Berrizen.

Pianoa, harmoniuma, txeloa, perkusioak eta ahotsak dira Berlinisten musikan protagonismo gehien duten elementuak. Wim Mertens, Sigur Rós edo Yan Tiersen aipatzen dituzte Berlinist taldekoek euren musikaren influentziatzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!