Berrizko argazki lehiaketaren XVII. edizioa

Anboto 2015ko urr. 26a, 11:55

Azaroaren 27ra arte aurkez ditzakete argazkizaleek euren lanak Berrizko argazki lehiaketara. Herriarekin erlazionaturiko argazkien lehiaketa da, hau da, herriko ohiturak, ekintzak, herriko jendea, etab. izan beharko dira lehiaketara aurkezten dituzten argazkien gaiak.

Azaroaren 27ra arte, Liburutegian jasoko dituzte, astelehenetik zapatura, parte hartzaileek lehiaketara aurkeztu gura dituzten argazkiak.

Hainbat sari emango daude jokoan. Lehenengo saria 250 eurokoa izango da, 200 eurokoak bigarrena zein genero ikuspegia hoberen lantzen duen argazkiari emango diotena, eta 100ekoa berriztar batek egindako argazkirik onenarentzako sari berezia.

Epaimahai batek erabakiko du nortzuk diren saridunak: abenduaren 3an jakinaraziko dute lehiaketaren epaia, eta 4an, Kultur Etxean egingo dute sari banaketa.

Lehiaketaren inguruko informazio guztia, Kultur Etxean dago eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!