García Antoni omenaldia egingo diote bere lanen erakusketagaz, Berrizen

Anboto 2015ko urr. 16a, 11:30

Gaurtik azaroaren 1era arte egongo da Jose Alonso García Anton margolariaren lanaren erakusketa ikusgai, Berrizko kultur etxean. Guadalajaran (Espainia) jaio zen, eta 64 urte zituela, Berrizen hil zen margolaria, pasa den ekainaren 16an. Erakusketa honegaz, omenaldia egin gura diote García Antoni, eta bere lanak bizirik jarrai dezan lagundu.

Umetan, Eibarren bizi izan zen Jose Alonso García Anton, eta han jaso zituen margolaritzari buruzko klaseak. Hortik aurrerakoan, bere kasa ikasi zuen, eta inpresionismoa zuen gogoko. Azken urteetan, hainbat lekutan egon zen bere pintura lana ikusgai.

Berrizen, astegunetan, 18:30etik 20:30era egongo da pintura erakusketa zabalik, eta, asteburuetan, Kultur Etxean jarduerak dauden ordutegian ere egongo da ikusteko aukera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!