Izen-emateak
Berrizko udaletxe paretik irtengo dira, 09:00etan, eta 200 parte-hartzailetik gora izango dira. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke: 15 euro da lizentzia dutenentzat eta 25 euro gainerakoentzat. Izen-ematea webgunearen bidez egiten duenak (www.berrrizbizikletarielkartea.com) 5 euroko deskontua izango du. Ekainaren 5a da horretarako azken eguna.