Bigarren joste eguna antolatu du Kantxa Zati Batek barikurako

Anboto 2015ko eka. 3a, 12:03
Apirilaren 25ean herriz herri egin zuten joste eguna, eta Berrizen ere hainbat lagun batu ziren oihalak pertsonalizatu eta jostera. (Argazkia: Kantxa Zati Bat)

Apirilaren 25ean egin zuten antzera, oihalak erosi, pertsonalizatu, eta josi egingo dituzte, ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldira Berrizko oihalak eroateko. Barikuan 19:00etan hasiko dute bigarren joste eguna Olakueta plazan.

Ekainaren 21ean San Mames futbol zelaian egingo du Gure Esku Dagok Bizkaia mailako ekitaldia, Erabakia ehuntzen lemapean. Euskal Herrian Donostian, Baionan, Gasteizen eta Iruñean ere egingo dituzte ekitaldiak egun horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!