Berrizek hanka eta erdi Bigarren Mailan du zazpi partiduren faltan

Anboto 2015eko apirilaren 10a

Mirari handirik ezean, Berriz Lehenengo Erregionaletik Bigarren Erregionalera jaitsiko da aurten. Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan azken aurreko tokian dago, eta, azken-hirugarrena, Ezkurdi, hamalau puntu aurretik du. Beraz, talde biek bihar, 17:00etan, Berrizburun jokatuko duten derbian Berrizek nahitaezkoa du garaipena. Irabazita ere oso zail izango du mailari eustea.


Berrizen aurtengo denboraldiko datuak ez dira onak. Etxetik kanpora ez du oraindik irabazi, eta berdinketa bi bakarrik lortu ditu. Etxean ere ez dabil fin; izan ere, jokatutako hamahiru partiduetatik hiru irabazi ditu. 27 partidutan hamabost gol sartu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!