‘Winter greets you’ diskoko kantak joko ditu The Great Barrier seikoteak, Berrizen

Anboto 2015eko martxoaren 20a

Berrizko Kultur Etxean joko du, bihar, 20:00etan hasita, Uribe Kostako taldeak.

Disko berriko kantak eskainiko ditu Uribe Kostako The Great Barrier taldeak, Berrizen. Berrizko Kultur Etxean joko du seikoteak, martxoaren 21ean, 20:00etatik aurrera. Rock eta folk doinu landuak izango dira Kultur Etxean entzungai.

Urte hasieran kaleratu zuen diskoa da taldeak Berrizen aurkeztuko duena. Winter greets you izenburua du diskoak, eta bederatzi kanta biltzen ditu.

2013. urtean Bilbo Hiria musika lehiaketa irabazi zuen Uribe Kostako talde honek, pop-rock atalean. Belle & Sebastian eta Calexico taldeen eragina jaso dutela aipatzen dute taldeko musikariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!