'Lasa eta Zabala' filmaren emanaldia, proiektore berria estreinatzeko

Anboto 2015eko urtarrilaren 23a

Gaur, 22:00etan, eta domekan, 19:00etan izango dira Lasa eta Zabala filmaren emanaldiak.

Urte berriagaz, proiektore berria estreinatu zuen Berrizko kultur etxeak, eta ekipamendu berriagaz egingo dituzten lehenengo emanaldiak izango dira asteburu honetakoak.

Kultur etxeko arduradunek azpimarratu dutenez, hobekuntza handia nabarituko dute ikusentzuleek: "Irudi eta soinu aldetik alde handia igarriko da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!