Atzoko finalean puntu gehien batuta, Bizkaiko txapelketako zuzeneko txartela lortu du Gorka Lazkanok. Guztira 359 puntu t'erdi eman zizkion epaimahaiak Lazkanori.
Aitor Bizkarragaz aritu zen Lazkano buruz-buru, eta guztira, Bizkarrak baino 10 puntu gehiago batu zituen. Kartzelakoan, 52 puntu jaso zituen Lazkanok, eta 49 t'erdi Bizkarrak; eta hamarreko txikian aldiz, 67 Bizkarrak eta 66 t'erdi Lazkanok.
Lazkano eta Bizkarragaz finalean kantatu zuten atzo, Ander Gerrikaetxeberriak, Ander Salaberriak, Beñat Romerok eta Garikoitz Sarriugartek ere. Berrizko kultur etxean bilduriko 85 lagunen aurrean burutu zituzten bertsolariek txapelketako ariketak.