The Last 3 Lines, akustikoan

Anboto 2014ko maiatzaren 8a

70eko hamarkadako rock psikodelikoa eta folka dakartza Berrizko Tren Geltokiko Kontzertuen bigarren hitzordura Bartzelonako The Last 3 Lines seikoteak. Bihar, 20:00etan hasiko da emanaldia.

 

Formatu akustikoan ariko da Berrizen. Hilabete amaieran Bartzelonako Primavera Sound jaialdian jo aurretxoan dator The Last 3 Lines Euskal Herrira, Tolosako Bonberenean eta Berrizen aritzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!