'Desde el país de los sordos' disko berria aurkeztuko du Tres41 taldeak

Anboto 2014ko mar. 13a, 11:15
Bihar, Berrizko gaztetxean eskainiko duen kontzertuan aurkeztuko du Tres 41 Berrizko taldeak 'Desde el país de los sordos' disko berria.

 

Post hardcorea egiten duen Tooth hirukoteak ere joko du bihar, Berrizko Hiltegixe gaztetxean. Gitarrak, baxuak eta bateriak osatzen dute Tooth.

Bi urtean prestatzen aritu den diskoa aurkeztuko du Tres 41 laukote berriztarrak, bihar, 22:30ean hasita, Berrizko gaztetxean.

Kontzertu horren ostean, beste hainbat herritan ere eskainiko dituzte Desde el país de los sordos diskoko kantak: Zaldibarren, Basaurin edo Mañarian, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!