'Celesta' diskoa aurkeztuko du Maria Coma katalanak gaur, Berrizen

Anboto 2014ko ots. 22a, 09:00
Talderik barik ariko da Maria Coma Berrizko Kultur Etxean.
Bere pianoagaz eta loop izeneko tresna elektronikoagaz, talderik barik, bakarrik, ariko da Maria Coma musikari katalana, Berrizko Kultur Etxean, gaur, 20:00etan. Otsailean, Kataluniako bi hiritan, Buenos Airesen, Zaragozan eta Madrilen kontzertuak eskaini eta gero etorriko da Berrizen jotzera. Martxorako, bost emanaldi gehiago ditu lotuta Comak bere herrialdean.

 

COMAUrrian kaleratu zuen Celesta izeneko diskoa, kaleratu duen hirugarren diskoa, aurkezten dihardu Maria Comak zuzeneko horietan. Aurreko Magnolia bezala, Amniòtic Records diskoetxearekin plazaratu du lan berria. Negu batean, Berlinen sorturiko kantek osatzen dute Celesta diskoa: "Kanpoan elurra ari zuen bitartean, pianodun gela batean sortu nituen abestiak", azaldu du egileak. "Kantuetako bakoitza distantziatik nire bizitzan inportantea zela konturatu nintzen norbaiti dago eskainita".

Kataluniako Berguedá eskualdeko masia batean, gauez grabatu zituzten Celesta diskorako kantak. Bi hilabetez jardun ziren estudioan lanean, gauez, "jendea lotan dagoenean, eta dena lasaiago dagoenean, kantuek daukaten kutsu lasai eta erlaxatua har zezan diskoak". 

Musikariak berak esaten duenez, "PJ Harveyren eta Chopin-en artekoa" da egiten duen musika. Baina konparazioak konparazio, "batez ere, Maria Comaren soinua dauka".

2012an irabazi zuen Puig-Porret sariari esker Clavi-Nimbus izeneko instrumentua sortu dute disko honekin batera. Pianoaz gainera, Bartzelonako unibertsitateko soinu eskultura tailerrean sortutako instrumentu hori jotzen du Comak.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!