Iazko urte amaieran Zaldibarren erakutsi zuen Hain hurbil, hain urrun argazki bilduma Berrizen ipiniko du Antonio Villanueva zaldibartarrak, bihartik aurrera, ikusgai. Hain hurbil, hain urrun bildumak Burgosko Cerezo de Rio Tirón herrian egindako hainbat irudi biltzen ditu. Herri horretako jendearen erretratuak, kaleak eta txokoak, zein landa inguruak dira Berrizko Kultur Etxean ikusgai izango direnak.
Bihar zabalduko dute erakusketa, eta martxoaren 6ra arte ikusi ahalko dira lanak. Ondoren, Durangora eramango dute bilduma: Ezkurdiko udal aretoan zabalduko dute erakusketa, apirilean.