Binakako Pilota Txapelketa nagusia lan erdietara helduko da asteburuan. Zortzigarren jardunaldiaren barruan, Pablo Berasaluze berriztarrak eta Jon Ander Albisuk Juan Martinez de Irujoren eta Abel Barriolaren aurka jokatuko dute, domekan, 17:00etan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Berasaluzek eta Albisuk hiru garaipen lortu dituzte orain arteko zazpi jardunaldietan, eta hirugarren tokian daude. Baina ez dute lorik hartzerik, sailkapena ezin parekatuago dagoelako: bost bikote daude garaipen kopuru berarekin.
Hiru garaipenekin dauden bikoteetako bi Oinatz Bengoetxeak eta Ibai Zabala berriztarrak, eta Titin III.a eta David Merino errioxarrek osatzen dute. Domekan elkarren kontra jokatuko dute Tafallan. Zabala Ladis Galarzaren lekuan ari da jokatzen binakako txapelketa.