Gaztetxoen Bizkaiko herri kirol txapelketa Berrizen hasiko dute domekan

Anboto 2014ko urtarrilaren 31

Domekan, 11:00etan, Bizkaiko eskolarteko hamar herri kirol talde batuko dira Berrizko kiroldegian. Tartean, Iurretako HEKI taldeko Maiztegi A eta Maiztegi B ariko dira.

 

Bizkaiko eskolarteko herri kirol txapelketako (benjamin maila) lehenengo jardunaldia Berrizko kiroldegian lehiatuko dute domekan, 11:00etan. Guztira, 10 talde batuko dira horietako bi Iurretako HEKI herri kirol eskolako Maiztegi A eta Maiztegi B direlarik. Hauek dira gainerako zortzi taldeak: Barrutia, Allende Salazar txiki A, Allende Salazar txiki B, Lekeitioko ikastola A, Lekeitioko ikastola B, Lekeitioko ikastola C, Berrioiz eta Zeberio.

 

Hurrengo jardunaldiak Kortezubin (martxoak 16) eta Zeberion (apirilak 6) izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!