Berrizen idi-probak saboteatu dituztela salatu dute

Anboto 2014ko urt. 31a, 09:34
Epaileek proba baliogabetu egin zuten astelehenean, karrajoan olio orbanak ikusi eta gero.

 

San Antonio jaietako azken saioan, bigarren proba egiten zebiltzala, pistako epaileak olio tantak ikusi zituen lurrean, eta probak bertan behera gelditu ziren. Antolatzaileek azaldu dutenez, olioa publikotik jaurti zela dirudi, "xiringa edo mota horetako tresna bat erabiliz".

Epaileen aktak jasotzen duenez, gaueko bigarren proba hasi eta bost minutura ikusi zituen epaileak orbanak. Aktan jaso zutenez ez dago argi nondik irten diren, "badirudi publikotik datozela". Ertzaintzari berri eman eta gertaera ikertzen dabiltza.

Proba bertan behera utzita, bertara joan ziren zaletuei sarrerengatik ordaindutakoaren zati bat bueltatu zitzaien.

Sabotajea izango balitz, Berrizko San Antonio jaietako idi-probetan historian lehen aldiz izan duten sabotajea izango litzateke. Bizkaian idi-proben tradizioari gehien eutsi dien herrietako bat da Berriz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!