Etxea gotorleku bihurtu du Presion Break taldeak

Anboto 2014ko urt. 25a, 08:00
Berrizko Presion Break taldea bigarren dago areto-futboleko Maila Gorenean. Puntu bira dute Gramol liderra. Partidu guztiak irabazi dituzte Berrizburun eta gaur Bilboko Unta Ibarrekoren bisita dute.

 

 

Joan zen asteburuan elkarren kontra jokatu zuten Sestaon, eta berriztarrek garaipen handia lortu zuten: 5-10. Emaitza horrek lidergotik puntu bira utzi zituen. Gaur San Ignacioko (Bilbo) Unta Ibarrekoren bisita jasoko dute etxean. Presion Breakek aurten gotorleku bihurtu du Berrizburu, eta orain arte jokatutako zazpi partiduak irabazi ditu. Bihar irabazita, lider kokatu daitezke. Horretarako, Elorrioko Buskantza B-ren laguntza behar dute, Gramol taldearen aurka jokatuko baitute Elorrion. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!