Berrizen ariko da John Berkhout taldea, zapatuan

Anboto 2014ko urt. 22a, 06:00
Folk-rock eta psikodelia ukituko doinuak izango dira entzungai, John Berkhout taldearen eskutik

 

Oiartzungo John Berkhout taldearen emanaldia hartuko du zapatuan, 20:00etan hasita, Berrizko Kultur Etxeak. Folk-rock eta psikodelia ukituko musika eskainiko dute gipuzkoarrek, bost euroko sarrera izango duen Berrizko zuzeneko horretan. 

Instrumentazio eta ahots lanketa bereziko The path moduko kantetan, taldearen bide musikala erakutsiko du John Berkhoutek, Berrizen. Gitarrak, teklatua, bateria, klarinetea, saxoa eta perkusioa izango dira entzungai. Musikak iradokitako bideetatik, Lost in the wild bezalako abestiekin, paisaia bereziak imajinatzera gonbidatuko du entzulea. 

Hamarkada bat baino gehiago daramate taldekideek elkarrekin jotzen, eta azaroan aurkeztu zuten Warner ekoiztetxearekin kaleratu duten lehenengo lan luzea. Ordutik hona, kantarik eta diskorik onenen zerrendetan lehenengo postuetan aipatzen dute euren izena. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!