Mikel Gonzalez Bizkaiko banakakoan irabazle

Anboto 2014ko urt. 11a, 06:00
Rober Uriarte menderatu zuen (40-33) berriztarrak

Errege egunaren bezperan Mikel Gonzalez berriztarrak iaz lortutako Bizkaiko banakako titulua berritu zuen, Rober Uriarteren aurka garaipena eskuratuta, 40-33. Lehen erdia borrokatua izan zen, baina berriztarrak aldea hartu zuenean, finala kontrolpean hartu zuen.

Bigarren mailakoan, Joseba Bilbaok irabazi zuen. Markagailua 28-25 lemoarrak alde zuela, Iraitz Arrietak kolpea hartu zuen sorbaldan, eta partidua bertan behera utzi zuen. Paleta goman, Iraurgi-Holguin bikotea nagusitu zitzaien, 30-14, Egaña eta Zuluetari. 

Eskuz banakako bigarren mailan, Bilbaok mendean hartu zuen Arrieta, 40-33.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!