'Txistua XXI. mendean' Silboberriren eskutik, gaur

Anboto 2013ko abe. 6a, 08:22

Txistu kontzertuaren helburua \"errepertorio gaurkotu eta garaikidea osatzea\" dela azaldu dute

Txistu kontzertuaren helburua “errepertorio gaurkotu eta garaikidea osatzea” dela azaldu dute.

 

Silboberri Txistu Elkarteak Durangoko Azokaren egunetan txistu kontzertua antolatu ohi du. Txistua XXI. mendean izenburuagaz, errepertorio gaurkotu eta garaikidea eskaintzea dutela helburu adierazi dute Silboberriko kideek. Gaur eskainiko dute txistu kontzertua, San Frantzisko elizan, 20:00etan.

 

Bost obra

Kontzertuan bost obra interpretatuko dituzte. Lan batzuk txistu bakarlariak jotzeko dira, beste batzuk bandan joko dituzte, eta baita multiperkusioagaz ere. Carlos Ibarraren Dantza, zarabanda eta toccata lanagaz txistu bakarlariak zabalduko du egitaraua. Rodrigo A. de Santiagoren Sonata en Fa, Francisco Ibañezen Inguruak, Iñaki Estradaren Hiru obra eta David Cantalejoren Contacto lanak izango dira entzungai.

 

Kontzertuaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, sei txistulari elkartuko dira kontzertuan: Aitor Amilibia, Sergio Torices, Iñaki Martin, Fernando Aurrekoetxea, Jon Ansorena eta Maite Sagastizabal. Perkusioan, berriz, Elur Arrieta arituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!