Aitor Hernandez garaile Berrizen

Anboto 2013ko aza. 25a, 08:16
Garaipenari eskerrak, Bizkaiko txapela irabazi du, iaz lez, Hernandezek

Garaipenari eskerrak, Bizkaiko txapela irabazi du, iaz lez, Hernandezek.

 

Egoitz Murgoitio abadiñarrak ez zuen parte hartu azkenean, eta Hernandez nagusi izan zen lasterketa osoan. Zirkuitu gogorra izan zen Berrizkoa, eta euriak eta lokatzak eragina izan zuten horretan. Jonathan Lastra izan zen bigarrena, eta Hernandezek astiro astiro handitu zuen berekiko aldea.

 

Beste kategoriatan, hauek izan ziren irabazle: Gotzon Martin (juniorrak), Jokin Alberdi (kadeteak), Naia Alzola, Paula Lanz eta Mireia Muñoz (emakumeak), Iñigo Burgos, Manuel Quintanill eta Jokin Mujika (masters).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!