Berriz zulotik irten da denboraldiko lehenengo garaipena lortuta

Anboto 2013ko aza. 3a, 08:17
Peio Tinocoren \'hat trick\' bategaz bideratu zuten Artibai taldearen aurkako garaipena; asteburuan, Bermeo azken sailkatua hartuko dute etxean, eta irabaziz gero, sei puntura utziko dute

Peio Tinocoren ‘hat trick’ bategaz bideratu zuten Artibai taldearen aurkako garaipena; asteburuan, Bermeo azken sailkatua hartuko dute etxean, eta irabaziz gero, sei puntura utziko dute.

 

Joan zen asteburuan, seigarren jardunaldiari zegokion partiduan, Berrizek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Markinan, Artibai taldearen aurka. Horrela, jaitsierako postu bietatik irtetea lortu du Lehenengo Erregionalean. Asteburu honetan, etxean, Bermeo azken sailkatuak bisitatuko du Berrizburu, eta zaleen aurrean lehen garaipena lortzeko hitzordu aproposa dirudi.

 

\"\"

 

Berrizek mailari eustea du helburu, eta bide horretan, Bermeo arerio zuzena da. Oraindik ez du partidurik irabazi (bost porrot eta berdinketa bat), baina, hala ere, gertu daude: asteburuan Berrizburun jokoan egongo diren hiru puntuen aldea bakarrik dago talde bien artean. Gutxienez, Berrizek denboraldiko unerik onenean hartuko du kostaldeko taldea: “Behar genuen Artibairen kontrako garaipena. Batez ere, aurretik merituak egin izan ditugulako. Maila hau oso gogorra da, eta aurrean asmatzen duenak eramaten ditu partiduak. Guk hainbat partidutan aukera asko izan ditugu, baina ez dugu asmatu. Markinan asmatu egin genuen, eta pozik gaude. Irabazi zein ez, taldeak beti ematen du aurpergia”, dio Kepa Uriarte entrenatzaileak. Markinan, aurpegia emateaz gainera, zehatz aritu ziren ate aurrean; batez ere, Peio Tinoco aurrelaria, eta bere hat-trick-a funtsezkoa izan zen garaipena lortzeko.

 

Jokalari berri asko

Berrizen liga hasiera kaskarra ulertzeko hainbat faktore daude. Alde batetik, 20 jokalaritik 15 berriak dira, eta, oro har, oso gazteak. Bestetik, liga hasieran igoera postuetan edo euren bueltan dabiltzan Ermua eta Astrabudua taldeen kontra jokatu dute. Gainera, klubak zuzendaritza berria du, eta egoerari neurria hartzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!