'Drumbreak': Deabru Beltzak-en perkusio eta dantza ikuskizuna

Anboto 2013ko uzt. 4a, 12:27

Bihar, 19:30ean hasita eskainiko du Deabru Beltzak konpainiak bere azken lanaren emanaldia, Berrizko Olakueta plazan

Bihar, 19:30ean hasita eskainiko du Deabru Beltzak konpainiak bere azken lanaren emanaldia, Berrizko Olakueta plazan.

 

Leioako Umore Azokan estreinatu zuen Deabru Beltzak taldeak Drumbreak lana, eta Iurretako Kalez Kale jaialdiaren barruan ere izan da hil honetan ikusgai. Apirilean, Break On Stage jaialdian aurkeztu zuten, eta asteon Bilboko Kalealdia jaialdian ere erakutsi dute.

 

Perkusioa eta break dance dantzak uztartzen ditu Deabru Beltzak taldeak ikuskizun berri honetan, eta perkusioaren erritmoen eta koreografien mugimenduen arteko borroka da ikuskizunaren ardatza.

 

Lau antzezlek jardun dute Deabru Beltzak konpainiaren ikuskizun berri honetan. Ikusle guztiei zuzenduriko espektakulu harrigarria da Drumbreak, eta ordu erdiko iraupena dauka.

 

Deabru Beltzak kale atzerkiko taldea 1996an sortu zen, eta esperientzia eta ospe handia lortu ditu urteotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!