Legañoko azterketak berrartuko ditu udalak

Anboto 2013ko eka. 16a, 08:30
Lanak geldi ez egoteko dirua ipiniko du urtero

Lanak geldi ez egoteko dirua ipiniko du urtero.

 

Legañoko San Pedron hasitako ikerketa lanetarako Aldundiak dirulaguntzarik eman ez duela-eta, urtero lan horietara 10.000 euro bideratzea erabaki du Berrizko udalbatzak. Diru horrekin udaleko langileek ingurua garbitzea, eta teknikariek apurka-apurka prospekzioko eremua zabaltzea da asmoa.

 

“Urtero gutxieneko konpromisoa hartu gura dugu, lanak gelditu ez daitezen”, azaldu du Orland Isoird alkateak. Uda partean hasiko dira bertan hazitako belarrak kentzen, eta lan teknikoa berriro hartzen. Isoirden berbetan, “dirulaguntza barik ere horretan gabiltzala erakutsi gura diegu erakundeei”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!