Berrizen hasi eta amaituko den martxak 120 kilometro izango ditu.
Berriz Bizikletari elkarteak Berrizko IV. Martxa Zikloturista antolatu du domekarako. Ibilbideak 120 kilometro ditu eta zatirik handienean Bizkaiko kostaldetik ibiliko dira, Laidatik Ondarroara joango direlako, Markinatik berriro Berrizera bueltatu aurretik. Martxa 09:00etan hasiko da Berrizko udaletxe parean.
|
Muniketa igo, Asteiko bidegurutzean Urrutxua eta Mendatarantz hartu, eta Gernikatik aurrera kostaldean sartuko dira Laidatik. Itsasoa bidelagun dutela egingo dituzte hurrengo kilometroak Laga, Ibarra
ngelua, Ea, Lekeitio eta Ondarroatik. Ondoren, Berrizera itzuliko dira Markina, Ixua gaina, Eibar, Ermua eta Areitio igarota.
Parte-hartzaile guztiek hornidura puntu bi izango dituzte Ispasterren (likidoa eta solidoa) eta Ixua gainean (likidoa). Martxaren amaieran luntxa prestatu dute denentzako. Gainera, dutxak ahalbidetuko dituzte Berrizko kiroldegian.
Izen-ematea egunean bertan egin daiteke: 15 euro balio du lizentzia dutenentzat eta 25 euro lizentzia bakoentzat. Berrizko Bizikletari Elkarteko webgunearen bidez (www.berrizbizikletarielkartea.com) izena ematen dutenek merkeago egin dezakete.