Sei hilabete beharko ditu errekuperatzeko

Anboto 2013ko api. 29a, 17:12
Gaur goizean erresonantzia magnetikoa egin diote Pablo Berasaluzeri Quiron Klinikan. Medikuen arabera berriztarrak Akiles tendoia erabat apurtuta du.

Gaur goizean erresonantzia magnetikoa egin diote Pablo Berasaluzeri Quiron Klinikan. Medikuen arabera berriztarrak Akiles tendoia erabat apurtuta du. Beraz, ebakuntza egin beharko diote, seguruenik, eguenean edo barikuan. Ebakuntza egin eta 20 egunera errehabilitazio prozesua hasiko du. Asegarceren webgunean informatu dutenez, erabat errekuperatzeko sei hilabete beharko dituela uste dute medikuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!