"Animo Pablo"

Anboto 2013ko api. 29a, 12:12

Sare sozialetan berbagai da atzoko finala eta Pablo Berasaluzeren lesioa. Esaterako, berriztarragaz makina bat partidu jokatu dituen Fernando Goñi pilotari ohiak \"besarkada bat\" bidali dio eta \"hurrengo urtean berriro finalean\" iragarri du. Besteak beste, Koikili Lertxundi futbol jokalari, Julian Iantzi telebista aurkezle eta Igor Azpiri pilotari elorriarraren berotasuna ere jaso du berriztarrak

Sare sozialetan berbagai da atzoko finala eta Pablo Berasaluzeren lesioa. Esaterako, berriztarragaz makina bat partidu jokatu dituen Fernando Goñi pilotari ohiak "besarkada bat" bidali dio eta "hurrengo urtean berriro finalean" iragarri du. Besteak beste, Koikili Lertxundi futbol jokalari, Julian Iantzi telebista aurkezle eta Igor Azpiri pilotari elorriarraren berotasuna ere jaso du berriztarrak.



\"\"Akilesen tendoia bihurritu eta binakako finala utzi egin behar izan zuen Berasaluze II.ak atzo. Ondorioz, Irujo eta Zabaleta dira aurtengo txapeldunak. Berasaluzek sei hilabete beharko ditu errekuperatzeko. Harrezkero, sare sozialetan hainbat animo mezu jaso ditu Berasaluze II.ak. Twitteren ‘#aupapablo’ eta ‘#animopablo’ lako hashtag-ak sortu dituzte.

Berasaluzeren lagun eta lankide ohi Fernando Goñik ondokoa idatzi du: "Pablo hurrengo urtean berriro finalean ! Besarkada bat!”. Koikili Lertxundi Otxandioko futbol jokalaria ere gogoratu da berriztarraz: “Zorte txarra, kirolaren alde iluna! Orain inoiz baino gehiago zugandik gertu! Besarkada bat eta animo asko”. Igor Azpiri pilotari elorriarrak itzulera azkarra opa dio: “Handia zara Pablo. Animo eta ea ahalik arinen zauzen bueltan”. Antzerako mezua bidali dio Hodei Iruretagoiena harrijasotzaileak ere: “Animo asko! Ea azkar bueltan izaten haizen! Besarkada bat”.

Kirolez kanpoko jendeak ere zabaldu ditu mezuak, Julian Iantzi telebista aurkezle ezagunak, esaterako: "Animo gudari! Pena handi bat baina horreraino iritsi eta egurra eman duzu. Lesioa gainditu eta egurra ematen jarraitu! Bskda”. Durangon PSE-EEko zinegotzia den Fernando Castillok honako idatzi du: “Besarkada handi bat Pablorentzat. Orain errekuperatzera. Zu lako txapeldun handi batentzat beti etorriko dira aukera gehiago”.

Carlos Zuluaga saskibaloi entrenatzaile eta kazetariak Kobe Bryant saskibaloi jokalariak orain aste gutxi izandako lesio bera dela gogoratu du: “Kobe Bryant-en antzera Akilesen tendoia apurtu du Pablo Berasaluzek. Kirolaren munduko krack-ak dira biak ala biak!”.

Facebook-en ‘Aupa Pablo! Mucho animo’ izeneko taldea sortu dute Berasaluzeri animo mezuak helarazteko. Oraingoz, 109 kide ditu talde horrek.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!