Margolariek Berrizko kale eta txokoak hartuko dituzte gaur

Anboto 2013ko api. 27a, 08:33
Kaleko Pintura lehiaketa egingo dute gaur, 10:00etan hasita, Berrizen

Kaleko Pintura lehiaketa egingo dute gaur, 10:00etan hasita, Berrizen.

 

Durangaldeko eta inguruetako margolariak batuko dira Berrizko kale eta txokoetan, gaur goizean, Kaleko Pintura lehiaketan. Herrian oinarrituriko margoak egingo dituzte parte-hartzaileek. Hamalaugarren aldia da Berrizko Udalak lehiaketa hau antolatzen duena, eta aurreko edizioetan bezala, 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du gaurkoan ere.

 

Berrizko kultur etxean, 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte parte hartu gura duten margolariek euren koadroak egiteko erabiliko dituzten euskarriak, eta horietan burutuko dituzte euren margolanak. Lau ordu izango dituzte artistek Berrizen aire zabalean osaturiko margolanak aurkezteko: 14:00etatik 14:30era entregatu ahal izango dituzte lanak. Lau sari izango dira lehiaketa honetan jokoan: 600 eurokoa lehenengoa, 500ekoa bigarrena, 400ekoa hirugarrena, eta 300ekoa berriztar batek aurkezturiko lan onenarentzakoa.

 

Maiatzaren 17ra arte, Berrizko kultur etxean izango dira lehiaketara aurkezturiko lanak bisitaientzako ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!