Aurreikuspenak betez Bizkaiko txapelketa irabazi du Hernandezek

Anboto 2013ko urt. 21a, 12:25

Espainiako eta Euskadiko txapelduna den Aitor Hernandezek (Orbea) aurreikuspenak bete eta Bizkaiko txapelketa irabazi du Berrizen

Espainiako eta Euskadiko txapelduna den Aitor Hernandezek (Orbea) aurreikuspenak bete eta Bizkaiko txapelketa irabazi du Berrizen.

 

Euriak espero baino gehiago lokaztutako zirkuituan Berrizko Ziklo Kros Sari Nagusia lehiatu zuten zapatuan. Gizonen elitean ez zen sorpresarik egon eta Aitor Hernandez ermuarra erraz nagusitu zen. Hasieran Erlantz Uriarte, Julen Zubero eta Jose Antonio Diez Arriolak hartu zuten erritmoa ezartzeko erantzukizuna. Lehen itzulien ostean Hernandez talde buruan jarri eta tarterik lokaztuenak baliatu zituen arerioak atzean uzteko. Apurka aldea atera zuen eta estuasun handiegirik gabe irabazi zuen lasterketa eta Bizkaiko txirrindulari onenari dagokion elastikoa.

  

IRABAZLEAK MAILAZ MAILA


GIZONEZKOAK, ELITEA ETA 23 URTEZ AZPIKOAK
  1. Aitor Hernandez-------------------- 57.03 (Bizkaiko txapelduna) 
  2. Jose Antonio Diez Arriola-------- 1.25era
  3. Jonathan Lastra (Hirumet)------- 1.33ra (23 urtez azpiko Bizkaiko txapelduna)

 

 

EMAKUMEAK, ELITEA ETA GAZTEAK

  1. Eider Merino (Bizkaiko txapelduna)
  2.  Lierni Lekuno (Bizkaiko txapelduna gazte mailan)
  3.  Monica Carrascosa

     

GIZONAK, GAZTE MAILA

  1. Alex Aranburu---------------- 46.16
  2. Eneko Corrales-------------- 1.28ra (Bizkaiko txapelduna gazteetan)
  3. Alvaro Carral----------------- 1.55era

     

GIZONAK  KADETE MAILA

  1. Jokin Alberdi------------ 29.50
  2. Jon Gil-------------------- 36ra (Bizkaiko txapelduna)
  3. Unai Orbea------------ 1.12ra

     

EMAKUMEAK, KADETE MAILA

  1. Alba Fernandez
  2. Mireia Muñoz (Bizkaiko txapelduna)

     

MASTER 30:

  1. Mikel Epalza (Bizkaiko txapelduna)

     

MASTER 40:

  1. Iñigo Roldan
  2. Bizkaiko txapelduna: Niko Llano

     

MASTER 50:

  1. Jokin Mugika
  2. Bizkaiko txapelduna: Jose Antonio Maceira

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!