69.000 euro bideratu dituzte Erralde likidatzeko

Anboto 2012ko abe. 27a, 14:24

Lehendik akzioen bidez Erralden sartuak zituen 3.000 euroei beste 69.000 gehituko dizkio Berrizko udalak hiltegiaren likidazioa ahalbidetzeko.

 

Lehendik Erralden sartuak zituen 3.000 euroei beste 69.000 gehituko dizkio Berrizko udalak hiltegiaren likidazioa ahalbidetzeko.

 

 

Erralde hiltegia likidazio prozesuan dago. Zorrak kitatu eta Erralde desagertu dadin hiltegia osatzen duten udaletako bakoitzak diru kopuru bat ipini behar du. Berrizi, 69.000 euro gehiago ipintzea dagokio.

 

 

Prozesu hori gauzatu dadin erabiliko duten formula akzio-zabalkuntza da. Gaurko udalbatzarrean udal kontuen soberakinetatik 62.000 euro likidazio prozesura bideratzea onartu dute. Aurretik egindako beste kreditu aldaketa batetik 7.000 euro gehituko dizkiote kopuru horri; beraz, guztira, 69.000 euro dira. Horregaz Erraldeko 69 akzio erosiko ditu Berrizek. Kopuru horri lehendik erosita zituen hiru akzio gehitu behar zaizkio. Horrela, Berrizek Erraldeko 72 akzio (72.000 euro) izango ditu. Erralde osatzen duten gainerako herri denek ere bi-hiru hileren barruan atxiki beharko zaizkio akzio-zabalkuntzaren formulari hiltegia likidatzea posible izan dadin.

 

 

Erralde desagertu ondoren etorkizunari begira zer egin daitekeen hausnartzen hasiko dira Erralde osatzen zuten udalak. Izan ere, bere sasoian hiltegi berria egiteko lurrak erosi zituzten Berrizen eta proiektua ere eginda dago. Pausu horiek eta beste batzuk emateko kreditu bat eskatu zuten eta kopuru oso horretatik bi milioi euro inguru erabili dituzte orain arte. Kredito hori amortizatzen ere joan behar dira apurka-apurka.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!