Iurretako pilota txapelketa final laurdenetan da

Anboto 2012ko uztailaren 15a

Pablo Berasaluze IV. Pilota Torneoan erabakita daude gazte mailako final laurdenak

Pablo Berasaluze IV. Pilota Torneoan erabakita daude gazte mailako final laurdenak.

 

Astelehenean, 19:00etan, neurketa bi daude: lehenengoan, Irrabarriak eta Imazek Mendia eta Pradera izango dituzte arerio eta bigarrenean, Ibarrondo eta Isasi Iturriaga eta Goñiren kontra ariko dira.

 

Hilaren 21ean Dario-Sanchez eta Mujika-Iruretagoienak neurtuko dituzte indarrak; hilaren 25ean, berriz, Espinal-Kordon eta Olaizola-Mendi bikoteek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!