Berrizko Dukiena Hipika Klubeko Jessica Galvanek Amorebietako zaldi txapelketa irabazi zuen uztailaren hasieran.
Egun bitan hiru proba egin zituen Deimos zaldiaren gainean: heziketa, kross eta salto probak. Bikote horren garaien bakarra ez da izan Amorebietan lortutakoa. Maiatzaren 13an Zamudioko Derbiko III. aldia ere irabazi zuten.