Sahietseko lesioa gaindituta duela erakutsi du Iñaki Lejarreta berriztarrak. Joan zen asteburuan Cajar Rural Koparako puntuagarria den Aoizko BTT proba irabazi zuen (1.54.55).
Gainera, Orbea taldea txirrindularia eta Ismael Ventura izan ziren ordu bitik jaistea lortu zuten bakarrak. Lejarretak hasi eta amaitu agindu zuen lasterketan. Ventura minutu bat eskaseraegon zen ibilbide erdira arte, baina ordutik helmugara lau minutura igo zuen aldea. Haizeak indartsu jo zuen lasterketan txirrindularien lana zailduz.