Ekainaren 8tik 10era futbito maratoia Berrizen

Anboto 2012ko mai. 20a, 08:54

Berroiz eta Gorostia gurasoen elkarteak Berrizko 28. Futbito Maratoia antolatuko dute ekainaren 8tik 10era. Izena emateko epea ekainaren 7ra artekoa da (19:00 arte) Berrizburu kiroldegian, 110 euroren truke. Ondoren zozketa bidez erabakiko dituzte kanporaketak.

Gehienez 32 taldek parte hartu dezakete. Irabazleak 800 euro jasoko ditu; bigarren sailkatuak 500 euro; hirugarrenak 300 euro eta laugarrenak 200 euro. Sarien kopurua aldatu egin daiteke aurreikusi moduan 32 taldek izena ematen ez badute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!